Aste batzuk pasatu dira gure lehenengo bloga egin genuenetik, denbora aurrera doan heinean aldaketak egin ditugu.
Hasieran gauza sinpleak ipintzen genituen eta gutxinaka gauzak zailtzen joan dira. Lehenengo eguneta bloga sortu genuen eta egun tontakeria bat dirudien arren momentuan zailtasunak eman zizkidan, gutxinaka sarrera berriak ipintzen joan ginen, lehenik solik testua ipintzen genituen, normalean hezkuntzarekin erlazionaturiko testuak ziren, ondoren google dock-setik aurkezpenak ipintzen ikasi genuen, geroago youtubeko bideoak jartzen hasi ginen eta azkenik testuak eraldatzen ikasi dugu: formatu ezberdinak erabiltzen, letra beltzarana edota kurtsiba ipintzen, kolore ezberdin eta argakiak jarri...
Gure sarreretan berrikuntza ezberdinak egiteaz gain, beste jarduera batzuk egiten ikasi dugu.
Etiketa ezberdinak ipintzen ikasi , HTML edizioan murgildu edota okertzerakoan testuak zuzentzeko aukera dugu.
Beste aldetik, gure blogean irakurri edo ikusi ahal izateko baimenak aldatzeko aukera eduki dugu, modu honetan soilik guk hautatutako pertsonek dute gure bloga ikusteko aukera eta ezin du mundu guztiak ikusi. Gainera gadgetak erabiltze ikasi dugu ere, modu honetan beste pertsona batek bere blogean egiten dituen berrikuntza edota aldaketa guztiak ikusteko gai gara.
Beraz ikusi dugun moduan, aste hauetan zehar gauza ezberdinak ikasi ditugu, modu honetan bloga askoz hobe erabiltzen badakigu eta gauza ezberdinetarako erabil dezakegu.
Ariketa guztiek zailtasuna dute hasieran eta nahikotxo kostatzen ari zait astero lanak egitea, baina gutxinak, pazientziaz eta azalpenak ondo irakurriz aurrerpen handiak egiten ari naizela ikusi dut. Hasieran egindako ariketak tontakeriak iruditzen baitzaizkin gaur egun.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario