lunes, 9 de noviembre de 2009

Zer egin dut nire blogean? II

Denbora aurre doa eta dagoeneko hirugarren astera iritsi gara. Denbora honetan kontzeptu berri asko ikasi ditugu inofrmatikaren inguruan eta berrikuntza eta aldaketa izugarriak egin ditugu gure blogean, ikasitako kontzeptuen bidez.
Aste honetan zehazki ikasitakoak hauek izan dira:
IKT lantresnak: zertarako, noiz, nola, norekin, norentzat, etba…
Lizentziak, baliabideak, eta Hezkuntza 2.0.

IKT lantresnen barruan, fitxategiak aurkitzen ditugu adibidez. Bertan dokumentuak gorde ditzazkegu, bere ezaugarri esanguratsuenak hauek direlarik: Bereizemena, fitxategien tamaina, kalitatea edota formatua. Fitxategi baten bitartez, dokumentuak eskaneatu, posterrak egin, argazkiak imprimatu, bideoak sortu eta gorde, on-line dokumentuak sortu edo dokumentuak posta elektronikoz bidal ditzazkegu.
Fitxategiek beti lizentzia edo baimen bat delakoa behar dute.
Bi baimen edo lizentzia ezeberdin daude:

Copyright: Egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza
multzo bat da egilearen eskubide moralak zein jabetza ziurtatzeko.

Copyleft : Copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du.

Creative commons oso kontzeptu garrantzitsua da aurrekoak ondo ulertu ahal izateko.

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko
lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko
asmorik gabeko erakundea da. Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen
konbinazioan oinarritzen dira.
Aitortu: Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. Ez komertzila : Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. Lan eratorririk gabe : Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe. Partekatuberdin: Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera derrigortzen du.

Aipatutako kontzeptu gehienak teorian ikusi ditugunak izan dira, baina honen bitartez praktiketara pasa egin gara, eta gauza oso interesgarriak egitea lortu dugu nire aburuz.
Podcast izeneko fitxategi bat ezaguru dugu, bertan abeste edo musika ezberdinak ipin ditzazkezu, eta gainera nahi baduzu testu bat idatzi eta programak berraldatu eta audio moduan aldatzen du.
Jarduera guzti hauek egiten ibili gara eta ondoren gure blogean ipini ditugu bi audioak.
Ondoren Screen toaster izeneko beste programa bat erabiltzen saiatu gara, nik zailtasun handiak izan ditut zehazki jarduera honekin nere ordenagailua ezin zelako kargatu.

Amaitzeko esan beharra daukat, aste honetako jarduerak oso interesgarriak iruditu zaizkidala eta oso gustura aritu naizela hauetan, zailtasun nabariak izan ditudan arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario