martes, 17 de noviembre de 2009

Etiketak eta gadgetak


ETIKETAK

Etiketan bitartez gure blogean ipintzen ditugun sarrera guztiak ondo antolatu ditzazkegu.
Sarrera bat besteengandik bereiztu hal izateko aukera eskeintzen digu, eta igotako artikulu edo delakoren hitz esanguratsuak ipintzen ditugu etiketetan.
Etiketak artikulu edo sarreraren beheko aldean agertzen zaizkigu eta alfabetikoko ordenatzen dira bakarrik. Etiketak jartzeko gure sarrera editatzen ari garenean, behe aldean dagoen laukizuzen batea ipini behar ditugu.
Etiketak oso gailu garrantzitsu eta erabilgarriak dira gure blogean, gainera blogeko alde batean erabiltzen ditugun guztiak ipin ditzazkegu, gure blogera sartzen denak ikus ditzan.


GADGETAK

Gadget bat ipini nahi badugu, « diseñora » joan behar gara, bertan « elementos de pagina » eta azkenik “añadir gadgte” en klikatu behar dugu.
Gadgetak oso erabilgarriak dira eta sarreretan ipin ditzazkegun dispositibo txiki batzuk dira. Sarreraren alde batean kokatzen dira eta informazioa emateko erabilgarriak dira

Nire portafolio elektronikoaren diseinua



Behin artikuluaren analisia egin ondoren, portafolio bat nola egin beharko litzatekeen azaltzen saiatuko naiz.

Lehenik eta behin portafolioaren definizioa ematean interesgarria izango litzateke, apuntetan dioen bezela: Portafolio elektronikoa ezaguera akademikoen garapenaren
ispilua da.

Gaur egungo gizartean portafoliosak oso tresna egokiak dira, ikaslea autokritikara bultzatzen duelako eta independentzia eskaintzen diotelako.
Sistema honek lehenengo mailako ikasleei etengabe lan egiten eta
ikasgaiaren ikuspegi bateratu bat izaten laguntzen die (teoria, ariketak eta
laborategia).
Portafolioak garrantzi handia dauka, ikasleek jarraituriko prozesua ezagutzen ahalbidetzen digulako, haiek ikasketa prozesua hobetzeko aukera eskainiz.

Portafolio batek honako helburu hauek betetzen saiatu beharko litzateke.

- Ikasleak dakiena nabarmentze saiatu beharko litzateke.
- Arazoei irtenbidea emateko gaitasuna garatu beharko luke.
- Ikasleak estimulatu beharko lituzke lehenengo emaitzekin ez konformatzeko.
- Ikaslea bere aurrerapenetaz autematen laguntzea.
- Bakoitzaren garapenaren garrantzia gailentzea.


Aipatutako guztia jakin ondoren portafolio zehatz bat egiteko, lehenik eta behin www.sites.google.com orrialdean satuko nintzateke, bertan eskeintzen diren aukera desberdinen bitartez portafolio bat eratzen hasiko nintzeteke, alde batetik arlo zehatz bat aukeratuko nuke, adb) antzerki taldea, ingelera klaseak… eta honen inguruko portafolioa egingo nuke, ondoren dauden diseiñu guztien artea gehien gustatzen zaidana aukeratuko nuke eta amaitzeko karpeta ezeberdinen bitartez, atal desberdinak sortuko nituzke. Denbora aurrera zihoan heinean gauzak gehitzen joango nintzateke, portafolioan berrikuntzak ipiniz amaitu arte.

Amaitzeko esan beharra daukat, portafolio bat oso tresna erabilgarria iruditzen zaidala, gure ikasketetan zehazki oso aproposa izango litzateke, ikasgai guztiak ondo antolatzeko aukera izango baikenduen, gainera ikasketetaz gain gauza pertsonaletan erabiltzeko egokia izan daiteke.
Eskutitzak, gustoko ditugun testuak…

Nire portafolio elektronikoaren diseinua I

IRAKURRITAKO ARTIKULUAREN ANALISIA

PORTAFOLIO ELEKTRONIKOAK ESTATU ESPAINOLAREN UNIBERTSITATEETAN

Esku artean dugun artikuluak, unibertsitateko alorreko, portafolioen praktiken mapa bat aurkezten digu. “Red Nacional” delakoaren bitartez eginda dago, sare honetan hamasei talde inguruk parte hartzen dute, guzti hauek eportafoliosekin edonolako harremana izan dutelarik.
Unibertsiatateko 81 esperientzia inguru kontuan hartu dira. Berariazko garrantzia eman zaio, portafolien egitura, mota etbar.

Irakasle naiz ikasleen narrazio digitalak aztertzen ibili dira, hauek teknologíari buruzko hobekuntzen inguruan hitzegiten dute: portafolioen egitura, elaborazioa, diseñua, aurkezpena…
Artikulu honen bidez lortutako datuekin egindako azterketa erakutsi nahi da. Azterketan jasotako iritzien bidez portafolioaren hobekuntzan jarduten dute.

Erabilera, diseñu eta ebaluazio kontuetan oso garrantzitsua da karpeta digitala. arpeta digitala, portafolioaren bidez eratutako sistema bat da, pedagogía eta tekonologia printzipipioen bitartez diseñatu eta garatua dago. Karpeta digitalaren bitartez portafolioko espazioa banatzen eta ordenatzen saiatzen gara, karpeta hauek ez daude eskolako erabilerara soilik zuzenduta baizik eta bizitza pertsonalera ere.

Gaur egun portafolioen erabalierak ikaskuntzan izugarrizko gorakada izan du. Hasiera batean hau sortu zen, irakasleek ikasleek autonomia falta zutela ikusten zutelako eta hau bultzatu nahi zutelako, ikaskuntzako erreflexio prozesuen bitartez.
Europa mailan kontu hauek garrantzi nahikotxo daukate eta EEESk portafolioen erabilera sustatzen du, ebaluazio, hizkuntzen ikaskuntzan edota kalifikazio kontuetan.

Multimedia hizkuntzak gure ikasleen ikaskuntzarekin konektatzeko aukerak eskeintzen ditu, narraziozko audiobisualek garrantzi handia daukate irakasleen haiserako garapenean, gauzak hobeto ulertzko herramienta moduan.

Lan honen bitartez,portafolio bat, eskaera berriei aurre egingo dion herramienta bezala aurkezten da. Unibertsitate bateko beharrei erantzunez eta irakasle ikasketetan ari direnei hezkuntza egoki bat eskeiniz, gaur egungo gizarteak imposatutakoak.
Europatik aldaketak proposatzen dira, irakasleen eredu pedagógiko eta eginkizuneta.

martes, 10 de noviembre de 2009

googleko kontua 2

googleko kontua

http://www.screentoaster.com/watch/stVkpUQUNIR1xYSFhcXlxQV15S

lunes, 9 de noviembre de 2009

Zer egin dut nire blogean? II

Denbora aurre doa eta dagoeneko hirugarren astera iritsi gara. Denbora honetan kontzeptu berri asko ikasi ditugu inofrmatikaren inguruan eta berrikuntza eta aldaketa izugarriak egin ditugu gure blogean, ikasitako kontzeptuen bidez.
Aste honetan zehazki ikasitakoak hauek izan dira:
IKT lantresnak: zertarako, noiz, nola, norekin, norentzat, etba…
Lizentziak, baliabideak, eta Hezkuntza 2.0.

IKT lantresnen barruan, fitxategiak aurkitzen ditugu adibidez. Bertan dokumentuak gorde ditzazkegu, bere ezaugarri esanguratsuenak hauek direlarik: Bereizemena, fitxategien tamaina, kalitatea edota formatua. Fitxategi baten bitartez, dokumentuak eskaneatu, posterrak egin, argazkiak imprimatu, bideoak sortu eta gorde, on-line dokumentuak sortu edo dokumentuak posta elektronikoz bidal ditzazkegu.
Fitxategiek beti lizentzia edo baimen bat delakoa behar dute.
Bi baimen edo lizentzia ezeberdin daude:

Copyright: Egileei lan bat egiteagatik, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza
multzo bat da egilearen eskubide moralak zein jabetza ziurtatzeko.

Copyleft : Copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea da, bai banaketan eta baita aldaketetan ere, horrela jende guztiak jatorrizko lana izango du.

Creative commons oso kontzeptu garrantzitsua da aurrekoak ondo ulertu ahal izateko.

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko
lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko
asmorik gabeko erakundea da. Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen
konbinazioan oinarritzen dira.
Aitortu: Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du. Ez komertzila : Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du. Lan eratorririk gabe : Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe. Partekatuberdin: Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera derrigortzen du.

Aipatutako kontzeptu gehienak teorian ikusi ditugunak izan dira, baina honen bitartez praktiketara pasa egin gara, eta gauza oso interesgarriak egitea lortu dugu nire aburuz.
Podcast izeneko fitxategi bat ezaguru dugu, bertan abeste edo musika ezberdinak ipin ditzazkezu, eta gainera nahi baduzu testu bat idatzi eta programak berraldatu eta audio moduan aldatzen du.
Jarduera guzti hauek egiten ibili gara eta ondoren gure blogean ipini ditugu bi audioak.
Ondoren Screen toaster izeneko beste programa bat erabiltzen saiatu gara, nik zailtasun handiak izan ditut zehazki jarduera honekin nere ordenagailua ezin zelako kargatu.

Amaitzeko esan beharra daukat, aste honetako jarduerak oso interesgarriak iruditu zaizkidala eta oso gustura aritu naizela hauetan, zailtasun nabariak izan ditudan arren.

Grabaketa

Piano abestia

lunes, 2 de noviembre de 2009

Jakintza 2.0

Lehenik eta behin esan beharra dago, jakintza 2.0 aurretik, jakintza 1.0 egon zela.
Jakintza 1.0 ren bitartez pertsona batek zailtasunak ditu, bere burua oso limitatuta ikusten du, bere idazmahi eta gainontzeko tresnei oso lotuta egon behar du, ezagutza prozesu baten antzera ikusten du eta informazioa antolatzeko oso metodo zorrotzak erabili ohi ditu.
Jakintza 2.0ren bitartez berriz, gauzak oso desberdinak dira. Ez dago leku batetarea limitatua, sare sozialen bitartez lagun, ezagun edota lankidekin arremana izateko aukera dauka, tresna eta baliabide ezberdin asko erabil ditzake eta bere informazio guztia elkarbanatzeko aukera dauka.

Jakintza 2.0rok aldaketa handia dakar, gauzak egitetik gauzak ezagutzera.
Jakintza 2.0 roko pertsona bat honelakoa da: sortzailea, intelektual mugitua, ez dago idazteari lotuta, muga barik, tresnen erabilera anitzarekin, taldean lan egiten badaki, kultur anitza, kontu handiakoa, ikasteko gogoekin.

Datu batzuk arrigarriak dira: seiheun mila milloi web orrialde daude, 1600 milloi mobil erabiltzaile, 100 milloi bolg, 175 milloi facebook, egunean 100 milloi bidio ikusten dira youtuben.

Jakintza 2.0ren bitartez lorpen desberdinak lortu ditzazkegu hezkuntzan. Estrategia desberdinak sortuko dira ikaslearen arreta errazago mantzentzea, ebaluazio metodo egokiak sortuko dira, eskola eta familiaren arteko arremana erraztuko da. Hala era eragozpen batzuk topa ditzazkegu. Diru kostu handiak edota dependentzia sortu daiteke.

Jakintz 2.0 ri buruzko informazioa bilatzen ibili naiz eta bideo desberdinetatik gauzak jasotzea lortu dut, hasieran zailtasunak izan ditudan arre.
Nere aburuz, jakintza 2.0 izugarrizko aurrera pausua da eta lanean naiz hezkuntzan laguntza handiak eskeini ditzazkegu, gure bizimodu eta baliabideak asko erraztuz.
Bereziki hezkuntzan garrantzi handia dauka, etorkizunean ezinbestekoa izango baita honelako jakintzak edukitzea, horregati komenigarria da haurrak txikitandik gauza hauetara ohitzea.

Nire blogean zer egin dut?

Aste batzuk pasatu dira gure lehenengo bloga egin genuenetik, denbora aurrera doan heinean aldaketak egin ditugu.
Hasieran gauza sinpleak ipintzen genituen eta gutxinaka gauzak zailtzen joan dira. Lehenengo eguneta bloga sortu genuen eta egun tontakeria bat dirudien arren momentuan zailtasunak eman zizkidan, gutxinaka sarrera berriak ipintzen joan ginen, lehenik solik testua ipintzen genituen, normalean hezkuntzarekin erlazionaturiko testuak ziren, ondoren google dock-setik aurkezpenak ipintzen ikasi genuen, geroago youtubeko bideoak jartzen hasi ginen eta azkenik testuak eraldatzen ikasi dugu: formatu ezberdinak erabiltzen, letra beltzarana edota kurtsiba ipintzen, kolore ezberdin eta argakiak jarri...

Gure sarreretan berrikuntza ezberdinak egiteaz gain, beste jarduera batzuk egiten ikasi dugu.
Etiketa ezberdinak ipintzen ikasi , HTML edizioan murgildu edota okertzerakoan testuak zuzentzeko aukera dugu.

Beste aldetik, gure blogean irakurri edo ikusi ahal izateko baimenak aldatzeko aukera eduki dugu, modu honetan soilik guk hautatutako pertsonek dute gure bloga ikusteko aukera eta ezin du mundu guztiak ikusi. Gainera gadgetak erabiltze ikasi dugu ere, modu honetan beste pertsona batek bere blogean egiten dituen berrikuntza edota aldaketa guztiak ikusteko gai gara.

Beraz ikusi dugun moduan, aste hauetan zehar gauza ezberdinak ikasi ditugu, modu honetan bloga askoz hobe erabiltzen badakigu eta gauza ezberdinetarako erabil dezakegu.
Ariketa guztiek zailtasuna dute hasieran eta nahikotxo kostatzen ari zait astero lanak egitea, baina gutxinak, pazientziaz eta azalpenak ondo irakurriz aurrerpen handiak egiten ari naizela ikusi dut. Hasieran egindako ariketak tontakeriak iruditzen baitzaizkin gaur egun.