martes, 27 de octubre de 2009


TXANO GORRITXO

Txano Gorritxo bere amak egindako txano gorri batez jantzita joaten den neskato bat da. Amak berak egindako pastel bat amonari eramateko esaten dio egun batean. Amona bizi den herrira heltzeko baso bat zeharkatu behar du. Basoa zeharkatzen ari dela, Otsoak ikusten du eta Txano Gorritxo irensteko gogoa sortzen zaio, baina basoan dabiltzan aizkolarien beldurrez ez da horretara ausartzen. Nora doan galdetzen dio orduan Otsoak. Amona ikustera doala, berari pastela eta gurin poto bat eramatera. Amona non bizi den ere galdetzen dio eta Txano Gorritxok harako bidea erakusten dio. Otsoak berak ere amona ikusteko gogoa duela esaten dio Txano Gorritxori, baina bera bide batetik joango dela esaten dio, ea nor heltzen den lehenengo.
Otsoak ziztu bizian abiatzen da amonaren etxera, Txano Gorritxo patxadaz, loreak biltzen eta, doan bitartean. Otsoa amonaren etxera iritsi eta atea jotzen du. "Zein da?" -galdetzen du amonak eta ahotsez itxurak eginez, Otsoak Txano Gorritxo dela erantzuten dio. Amona, gaixorik, atea nola irekitzen den esan, Otsoak halaxe egin, barrura sartu eta amona irensten du gosearen gosez. Jarraian, amonaren ohera sartzen da Txano Gorritxoren zai. Txano Gorritxo heltzen denean, atea jo eta Otsoak amonaren esanak errepikatzen ditu Txano Gorritxori harrera emateko. Txano Gorritxo harritu egiten da ustezko amonak duen ahots zakarraz baina gaixorik dagoelako dela uste du. Pastela eta gurina utzi eta ohera berarekin sartzeko esaten dio. Halaxe egiten du Txano Gorritxok harrituta ustezko amonaren gorpuzkeragatik. Bere beso, hanka, belarri eta begiekin txunditurik, otsoak, hurrenez hurren, estuago besarkatzeko, azkarrago korritzeko eta hobeki entzuteko eta ikusteko direla esaten dio. Azkenik, otsoaren hortzak ikusita, Otsoak bera irensteko direla esaten dio. Esan eta egin, instant batean Otsoak Txano Gorritxo irensten baitu. Ipuina neska gazteei zuzendutako ikasbide batez amaitzen da, olerki moduan, otso eta otso ez direnen aurka ohartaraziz, batez ere hitz goxoz azaltzen direnean.


lunes, 26 de octubre de 2009

"WEB 2.0 eta hezkuntza"




Zer da web 2.0?


Web 2.0 web aplikazio multzo bat da. Honen bitartez lanak sortzeko eta partekatzeko aukera dugu. Web 2.0 k bigarren aldi bat adierazten du, honengatik lehenago beste aldi bat egon zela argi izan behar dugu. Bigarren aldi honen barnean sare sozialak naiz folksonomiak sartu ditzazkegu.
Web 2.0 n informazioa hobeto partekatu eta sailkatuta dago, ez gaude murriztuta web orriak soilik erabiltzera baizik eta eduki berriak sortzeko aukera dugu, eta ikuspegi eta erabilera berriak asmatzeko. Gai da sareko aplikaziaok eskaintzeko eta honen bitartez adibidez, Word progarama erabiltzeko aukera dugu ordenagailuan ez dugun arren.

Hau da web 2.0 ren bitartez, edozer gauza edonon edo edonoiz egiteko aukera paregabea dugu, gure ezagutzak elkarsortuz eta izugarrizko bizkortasunarekin partekartu.




Klasean ikusi dugunaren bitartez web 2.0 k ikaskuntzan izugarrizko garrantzi handia duela iruditu zait. Aplikazio hauen bitartez ikasteko erak izugarrizko bira emango du eta gauzak asko aldatuko dira. Honela ikasleek informazioa elkarbanatzeko, eraldatzeko eta elkarlanean aritzeko aukera izanen dute.
Nere ustez honetara ikasys proiektua oso aproposa da, modu honetan aurrak gutxinaka-gutxinaka ordenagailuak ezagutzen doaz, eta denborarekin derrigorrez gehiago erabili beharko dituztenean, kontu hauek askoz hobeto manaiatuko dituztu.

Orokorrean klasean ikusi ditugun kontzeptuak oso interestarriak iruditu zaizkit. Esan beharra daukat teknologia berrien inguruan ez naizela oso aditua eta horregatik klasean ikusitako kontzeptu gehienak berriak egin zaizkit. Ordenagauilua: lagunekin hitzegiteko, lanak egiteko, musika entzuteko edota pelikulak ikustkeo erabiltzen dut. Baina kontzeptu berria hauek ezagutzean, nik egiten ditudan gauzez gain mundu teknologiko handi bat dagoela gure eskura ikusi dut, eta ordenagailua gauza erabilgarri askotarako erabil dezadela.

Etxean egin ditugun praktikekin zailtasun nahikotxo izan dut hasieran, baina gutxinaka klasean ikusitakoarekin eta apuntetan ageri diren azalpenekin gauzak nahiko ondo ulertu eta egitea lortu dut. Arlo hau oso interesgarria iruditzen zait eta zaila egiten zaidan arren askoz gehiago ikasi nahi dut, etorkizunean ikasle lanbidean eta beste hainbat arlorretan oso erabilgarria izango dela badakidalako.

domingo, 25 de octubre de 2009