domingo, 20 de septiembre de 2009

IKASKETA PERTSONALIZATUA TEKNOLOGIA BERRIEKIN

IKASKETA PERTSONALIZATUA TEKNOLOGIA BERRIEKIN


Artikulu honek Ikastolen Elkarteek prestatu duten Ikasys proiektuari buruz hitzegiten du. Proiektu hau ikasgeletan ordenagailuak erabiltzean datza. Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izanen du, ikasgai zehatz batzuetan, honela lan pertsonalizatua eginez.

Gipuzkuako hiru ikastoletan abiarazi dute dagoeneko: Oriko Herri Ikastolan, Donostiko Santo Tomas Lizeaon eta Oiartzungo Haurtzaron. Probak 6 eta 12 urteko haurrekin ari dira egiten oraingoz.

Dagoeneko aipatu dugunez, helburu garrantzitsuena ikasleekin modu pertsonalizatuan lan egitea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egiteko aukera izanen dute era honetan, testu liburu eta ariketekin oso zaila baita laguntza pertsonalizatu hori eskeintzea. Euskara , Gaztelania , Ingelesa, Matematika eta Ingurune arletan eskiniko zaie laguntza hori momentuz.

Aranbururen hitzetan, Orioko irakalse eta Lehen Hezkuntzako koordinatzilea dena, ordenagailuak erabiltzea egokia da baina denbora mugatu batean. Bere aburuz, ikasgaietan ariketa ezberdinak egiten dira, eta ordenagailuen bitartez ezin dira guztiak era egokian landu, euskera, gaztelania edota ingelesean irakurketa eta idazmena ordenagailuen bitartez lantzea ez litzateke egoki izango. Hala ere, haurrek modu honetan lan egitea gustuko dutela dirudi, ordenagailuak jolasekin eta entretenimenduarekin lotzen baitituzte ikastetxean egon arren. Ordenagailuen bitartez errazago dirurdi haurrak motibatzean liburuekin baino.

Bistan da klasea emateko modu honek irakasleen zeregina aldatuko duela. Maite Gomezen ustetan, honek irakasleentzan abantailak ekarriko ditu, modu honetan irakasleek denbora irabaziko direlako zuzenketak azkarragoak izango baitira eta honela denbora beste behar batzuetan erabiltzeko aukera izanen dute. Orain arte ariketa bat egiterakoan ikasleak zalantzeren bat zuenean irakasleari galdetzen zion, baina proiektu berri honekin zuzenean interneten erantzuna aurkitzeko aukera izanen dute, lana haien kabuz eginez. Honen aurrean irakasle batzuk beldurtu egin dira, ikasleak irakasleak baino gehiago jakingo duten beldurrez. Ana Vilaren ustetan, egokitzea da irakasle hauen aukera bakarra, bestela asko sufrituko baitute datozen urteetan.

Aipatutako guztiarengatik argi dago ordenagailuekin lan egiteak abantaila franko ekarriko duela eta alor askotan erraztasunak eskainiko dituela, baina ordenagailuen eta liburuen artean oreka mantentzea gakoa da. Teknologia berriek ezin baitituzte liburuak ordezkatu. Liburuak betidanik oso garrantzitsuak izan dira eta irakaskuntzan ezinbestekoak. Esan bezala, alor batzuk badaude zeinetan ezinezkoa den ordenagailuen bitartez lan egitea.


Gai honi buruz nire iritzia da haurrak teknologia eta ordenagailuetara hainbeste ohitzea ez dela komenigarria. Teknologia hauen bitartez haurrak pantailatxo laukidunaren aurrean pasatzen baitute ordu gehiegi eta kalera irtetzeari edo jolasteari uzten diote. Ordenagailuaz gain haurrentzako oso egokia da, irakurtzea, jolastea edota kalean bertan ikastea.

Beraz, ordenagailuak lan egiteko tresna egokiak direla onartu beharra dago baina beti liburu eta bestelako ikasteko metodoekin oreka mantetzen badu.